XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Dirkek zapata-kaxan sartzen du atzera bere trapuzko panpina zarpaildua.
Ozta
Buruan zituen harizko ile marroietarik pare bat soilik geratu zaizkio.
- Ez du hoztu behar - dio Dirkek eta egunkari bat ezartzen dio gainean.
Panpina daukan zapata-kaxa, zur kontratxapatuzko kaxaren gainean dago.
Linternak argitzen du guzti hau.
Dirkek dio: - Lehenago neurekin eramaten ninan panpina ohera.
- Bera gabe ezin nindunan lokartu.
- Hartzen ninan eskuan eta zerbait kontatzen nionan.
- Esnatzen nintzenean, han egoten huen nonbait.
- Ohearen aurrean edo nire oinetan.
- Gauez paseatzera joaten huen.
- Eutsion - dio Dirkek.
Juttak eskuztatu egiten du, panpina bera bezain biguina da.
- Eraman ezak berriz ere ohera eta kito
- Hazitakoan ezkutatuko duk.
- Orduan ez dik inork aurkituko, eta inork ez dik barre egingo.